Palestinako gatazkaz hitzaldia eskaini du Andoni Olariagak Sanagustinen

Maialen Etxaniz 2023ko aza. 10a, 10:48

Andoni Olariagak atzo Sanagustinen eskainitako hitzaldiko irudia. (Utzitakoa)

Iratzar Fundazioko kideak "gaur egungo gatazka ulertzeko gakoak" azaldu zituen hitzaldian. 

Azpeitiko EH Bilduk antolatuta, Palestinako gatazkaz aritu ziren atzo Sanagustin kulturgunean. Okupazio historio bat. Zer ari da gertatzen Palestinan? izenburupean, hitzaldia eskaini zuen Iratzar Fundazioko Andoni Olariagak, eta hark "gaur egun gertatzen ari dena ulertzeko gakoak" azaldu zituen solasaldian. Besteak beste, "egoera sakonean aztertzeko eta gatazka testuinguratzeko" hainbat ideia eta gertaera azaldu zituen Olariagak. Hamarnaka herritar bertaratu zen solasaldia entzutera. 

"Palestinan gertatzen ari den sarraskiak ez du etenik. Egunetik egunera larriagotzen ari da egoera bertan. Israelen okupazio eta suntsiketa estrategiaren aurrean, hauxe da EH Bilduren aldarria: elkarrizketa politikoa eta Palestinako herriaren erabakitze eskubidea errespetatu daitezela", adierazi zuen koalizioa abertzaleak hitzaldiaren deialdian. Atzoko hitzaldia antolatu ez ezik, Gernika-Palestina ekimenak deitutako elkarretaratzearekin bat egin zuen EH Bilduk. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide