Antxieta arkeologia elkarteak antolatuta, herriko ikasleei zuzendutako hainbat tailer egin dituzte urrian zehar. Antxietako kideek azaldu dutenez, urriaren 17an, 24an eta 31n egin zituzte saioak, eta laborategikoak ez ezik, kobara irteera ere egin dute.
Urriaren 17an eta 24an egin zituzten laborategiko saioak, eta horietan gizakiaren eboluzioaz eta arkeologiaz aritu ziren: "Alde batetik, zer den arkeologia, zer kontatzen duen edota beharrezkoa al den. Bestetik, nondik gatozen eta gure arbasoak zer ziren". Urriaren 31n, berriz, Ezkuztako haitzulora egin zuten irteera.
Belaunaldi gazteengan transmisioa sustatzeko helburuz egin dituzte saioak. Antxietako kideen arabera, "hauek dira etorkizuneko odol berria".
(Argazkiak: Antxieta arkeologia taldea)