Eguraldi iragarpen txarra tarteko, Dinamoan egingo dute 'Troia' antzezlana

Ihintza Elustondo 2023ko aza. 10a, 17:07

'Troia' antzezlanaren sustapen argazkia. (Kamikaz Kolektiboa)

Kamikaz Kolektiboko kideak Soreasuko plazan ziren kale antzerkia egitekoak, baina biharko eguraldi txarra iragarri dutenez, Dinamoa sormen gunean izango da emanaldia. 12:30ean hasiko da.

Euskal Antzerki Topaketetako egitarauaren barruan, Kamikaz Kolektiboaren Troia kale antzerkia izango da bihar, larunbata, 12:30ean. Erika Olaizola azpeitiarra, Amancay Gaztañaga zestoarra eta Iraia Elias zarauztarra dira lan horretako aktoreak, eta berez, Soreasuko plazan ziren antzezlana egitekoak. Dena den, biharko eguraldi txarra iragarri dutenez, Dinamoa sormen gunean izango da emanaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide