Jon Alberdi pilotariak ez du Baikon jarraituko

Maialen Etxaniz 2023ko aza. 10a, 15:04

Jon Alberdi. (Baiko Pilota)

Baiko enpresak jakinarazi duenez, pilotari azpeitiarrak ez du onartu Baikok egindako kontratua berritzeko eskaintza. Alberdik ez du jakinarazi non jarraituko duen ibilbidea. 

Jon Alberdi (Azpeitia, 1999) pilotariak ez du Baiko Pilota enpresan jarraituko. Gaur eguerdian eman du berria enpresak berak, eta jakinarazi du Azpeitiko pilotariak ez duela onartu Baiko Pilotak egindako kontratu proposamena. Hain zuzen, kontratua berritzeko eskaintza egin dio enpresak Alberdiri, baina hark ez du onartu. Ez dute kontratu proposamenaren xehetasunik eman. 

Duela bost urte, 2018ko irailaren 28an, egin zuen debuta profesionaletan Jon Alberdik Asegarcerekin, ondoren Baiko izango zena. Bost denboraldiz enpresa horretan aritu ostean, joan zen azaroaren 4an jokatu zuen azken partida aurrelari azpeitiarrak Baikorekin, Gasteizko Ogeta pilotalekuan.

Alberdik ez du jakinarazi non jarraituko duen ibilbidea. Baiko Pilotak, bere aldetik, zorte ona opatu dio azpeitiarrari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide