Zezenketetako Komisioak azken zekorketetan bildutako dirua banatu du

Ihintza Elustondo 2023ko aza. 11a, 15:46

Zezenketetako Komisioko eta dirua jaso duten erakundeetako ordezkariak.

Parrokiako Caritasi, Atzegiri eta Txolarteri, Sierbetako mojei eta Gari Olazabali –Ugandan etxebizitzak eraikitzeko martxan daukan proiektura bideratzeko– eman die komisioak dirua.

Zezenketetako Komisioak azken zekorketetan bildutako dirua banatu du gaur egindako ekitaldian. Hain zuzen ere, 7.000 euro eman dizkiote Parrokiako Caritasi, 2.000 euro Atzegiri eta Txolarteri, 1.000 euro Sierbetako mojei, eta azkenik, 2.770 euro Gari Olazabali, Ugandan etxebizitzak eraikitzeko martxan daukan proiektura bideratzeko. Zezenzaleen komisioko nahiz erakunde horietako ordezkariak bildu dira eguerdian argazkia ateratzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide