Familiaren Eguneko ekintzekin amaitu dute egoitzan San Martin Astea

Iraia Oteiza 2023ko aza. 11a, 17:00

San Martin eguneko meza nagusia izan da egoitzan goizeko 10:30ean, eta jarraian, egoiliarren familiekin luntxa egin dute. Egoitzako langileek eskerrak eman dizkiete egun hauetan bertaratu diren guztiei.

Asteazkenean hasi zen San Martin egoitzako astea, eta askotariko ekintzak egin dituzte gaur arte. Atzo, ostirala, Julen magoaren trikimailuez gozatzeko aukera izan zuten adinekoen egoitzako egoiliarrek, eta gaur, Familiaren Eguna ospatu dute. San Martin eguneko meza nagusia izan da goizean 10:30ean, eta jarraian egoiliarren familiekin luntxa egin dute.

Egoitzako langileek eskerrak eman dizkiete aste osoan zehar egoitzara bertaratu direnei eta ekintzak aurrera eramateko era batera edo bestera parte hartu duten guztiei.

(Argazkiak: San Martin Egoitza)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide