Sokamuturrarekin ospatu dituzte San Martin jaiak Errebalean

Ihintza Elustondo 2023ko aza. 11a, 17:47

San Martin egunez, 16:30etik 18:00etara artean helduen sokamuturra izan da. Errebaleko ohiko lekuetan ez ezik, Artetxenean ere ibili da zezena.

Bustintzuriko Errebalean sokamuturrarekin ospatu dituzte San Martin jaiak. 16:30etik 18:00etara artean, Lopene ganadutegiko zezenak atera ditute kalera, eta aurtengoan, berezitasun gisa, Errebaleko ohiko lekuan ez ezik, Artetxenean ere ibili da zezena. Aldiz, aurten goizez ez dira izan txikien zezena eta poniak, 16 urtetik beherakoentzako animalia ikuskizunetarako Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako debekua dela eta. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide