Ostiralean txupinazoa botata, jai giroan murgilduta izan dira egunotan Lasaon. Atzo, San Martin egunez, meza, hamaiketakoa, haurren txupinazoa, buruhandiak, Iago magoaren ikuskizuna, puzgarriak eta txokolate jana izan zituzten egun osoan zehar, eta eguraldi makurra eginagatik, giro ederra sortu zen auzoan.
Gaur, igandez, festetan ohikoa den abere eta nekazal produktuen azoka eta erakusketa izan dira eguerdi partean. Zestoako Idiakaitz txistulari taldeak eta Ioritz eta Iraitz trikitilariek girotu dute auzoa. Erraldoien eta buruhandien kalejira ere izan da, eta jende ugari elkartu da eguraldi ederrak lagunduta.
Horrenbestez, hiru eguneko festaren ondoren, datorren urtera arte agurtu dituzte samartinak Lasaon.
(Argazkiak: Mari Azkue eta Ihintza Elustondo)