Intxaurrak eta hurrak ezagutzeko saioa egin dute Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2023ko aza. 12a, 15:47

Familiei zuzenduta, Intxaurrak eta hurrak, udazkeneko fruitu goxoak tailerra egin dute gaur Ekoetxean. Hainbat lagun bertaratu da.

Intxaurrak eta hurrak, udazkeneko fruitu goxoak tailerra egin dute gaur, igandez, Azpeitiko Ekoetxean. Saioaren helburua intxaurrak eta gaztainak hobeto ezagutzea izan da, baita bertako eta garaiko jakiak kontsumitzeak tokiko ingurunean dituen onurak ezagutzea ere. Familiei zuzendutako saioa izan da, eta hainbat lagun elkartu dira Ekoetxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide