90 urteko herritarrei omenaldia egin diete Azoka Plazan

Ihintza Elustondo 2023ko aza. 13a, 17:27

Azpeitiko Jubilatuen Astearekin amaitzeko, 90 urteko herritarrak omendu dituzte Baigerak eta udalak Azoka Plazan. Guztira, 55 herritarrek bete dituzte aurten 90 urte, eta horietako hamalau bertaratu dira ekitaldira.

Baigera elkarteak antolatuta, Azpeitiko Jubilatuen Astea ospatu dute aste honetan, eta ospakizunarekin amaitzeko, ohitura den moduan, 90 urte betetzen dituztenei omenaldia egin zieten atzo –igandea–, udalarekin elkarlanean, Azoka Plazan. Hain zuzen ere, bazkaria eta opari banaketa gauzatu zituzten, eta bertan izan ziren hainbat udal ordezkari ere, tartean Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea.

Guztira, 55 herritarrek beteko dituzte aurten 90 urte, eta horietatik hamalau pertsona bertaratu ziren atzoko bazkarira. Otorduan, dena den, jende ugari elkartu zen; hain zuzen ere, 130 lagun bertaratu ziren, eta giro ederra sortu zen.

Omenaldiaren aurretik, goizean, hamaiketakoa egin zuten Baigera I tabernan, eta 12:30ean, hildako bazkideen aldeko meza izan zen parrokian.

Honako hauek dira gaur omendu dituzten herritarren izenak:

  • Arantxa Zendoia Mujika
  • Arantxa Ostolaza Elustondo
  • Miren Lizarralde Goenaga
  • Luisa Vidaurrlue Aldai
  • Maria Concepcion Alberdi Aldalur
  • Jose Maria Bidezabal Ibarguren
  • Josefa Orbea Iparragirre
  • Maria Begoña Urbieta Iraeta
  • Juan Goikoetxea Azpitarte
  • Roque Letamendia Uria
  • Antonia Iribar Arruti
  • Luis Maria Loinaz Odriozola
  • Jose Maria Zubizarreta Odriozola
  • Jose Maria Segurola Aramendi

Baigerak Interneten jarri ditu atzoko omenaldiko argazki guztiak, Flickr atariko bere kontuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide