2015ean eta 2016an jaiotakoak dantza eskoletan matrikulatzeko epea ireki du Itsasik

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 13a, 10:05

Itsasiko dantzari txikiak Plaza Txikian emanaldia egiten, iazko Itsasi Egunean. (Mailo Oiarzabal)

Adin horietako umeentzako saioak asteazkenetan emango dituzte, eta izena eman nahi dutenek azaroaren 24a baino lehen egin beharko dute.

Itsasi euskal kultur taldeak 2015ean eta 2016an jaiotako haurrentzako dantza ikastaroa antolatzen ari da, eta parte hartu nahi dutenentzat matrikulazio epea irekita du.

Hain zuzen ere, izena eman nahi dutenek zein dantza ikastaroaren gaineko informazio osoa jaso nahi dutenek azaroaren 24a baino lehen idatzi behar dute helbide elektroniko honetara: itsasidantzaeskola@gmail.com. Dantza ikastaro horren saioak asteazken arratsaldez emango dituzte Itsasiren lokaletan, 17:30etik 18:30era.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide