Zozketa

Talco eta Añube taldeen kontzerturako sarrrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko aza. 13a, 11:28

Kontzertua 21:00etan hasiko da larunbatean, Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean.

Talco eta Añube taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean, Sanagustin Kulturgunean. Emanaldia 21:00etan hasiko da, eta Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide