58. Behobia-Donostia lasterketa jokatu zuten atzo, igandea, eta urteroko gisan, hainbat azpeitiarrek parte hartu zuten proban. Guztira, Azkoitiko 116 lasterkari iritsi ziren helmugara.
Sailkapen orokorrean, gizonetan Aritz Iriarte izan zen azkarrena; 01.09.28 denbora behar izan zuen hark hogei kilometroko lasterketa amaitzeko. Emakumeetan, berriz, Eneritz Aramendi izan zen Azpeitiko azkarrena; 01.25.26 denbora egin zuen hark. Beste bi mailatan lehen postua lortu zuten bi azpeitiarrek: Ibai Angulo juniorretan aurrena izan zen helmugan, 01.14.35 denbora eginda eta Gorka Malok pertsona gorren mailan lehen postua eskuratu zuen, 01.17.58 denborarekin.
Bestalde, patinatzaileen lasterketan, Azpeititik Amets Amubietak bakarrik bukatu zuen proba, 00.56.50 denbora eginda.
Lotura honetan ikus daiteke Behobia-Donostia lasterketan parte hartu duten korrikalari azpeitiarren zerrenda, honetan desgaitasunen bat dutenen sailkapena, eta lotura honetan patinatzaileena.