Atzerriko ikasketen homologazioaren inguruko saioa izango da datorren astean

Intza Trula 2023ko aza. 14a, 10:09

Basazabalgo ikastaro aretoa. (Artxibokoa)

Azpeitiko Udalak antolatu du jarduera eta Bidez bide elkarteko kideek atzerrian ikasketak egin izanaren agiria nola jaso erakutsiko dute bertan. Azaroaren 20an, astelehenez, izango da, 15:30ean Basazabalen.

Azpeitiko Udalak atzerriko ikasketen homologazioaren informazio saioa antolatu du datorren astelehenerako, hilaren 20rako. Bidez bide elkarteko kideek gidatuko dute ekintza eta atzerrian ikasketak egin izanaren agiriaren onarpen ofiziala lortzen erakutsiko diete bertaratzen direnei; horretarako bete beharreko prozesuaren eta baldintzen inguruko informazioa eta aholkularitza eskainiko dituzte.

Beren jatorrizko herrialdeetan egindako ikasketak baliozkotu nahi dituzten pertsonei bideratutako saioa da, eta, besteak beste, DBHko, batxilergoko, unibertsitateko eta Lanbide Heziketako tituluak dira homologatu daitezkeenak. Gazteleraz izango da jarduera, 15:30ean Basazabalen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide