Azken eguna da larunbatean Domusa Teknik ISB ikustera joateko autobusean izena emateko

Intza Trula 2023ko aza. 15a, 09:08

Domusa Teknik ISB taldea. (Mikel Amenabar)

Ibaizabal izango du aurrez aurre Domusa Teknik ISBk Galdakaon larunbatean, eta lehia ikustera joateko autobusean izena emateko azken eguna da gaur. 17:00etan aterako da autobusa Azpeititik, eta ondoren Azkoititik doazen zaleak jasoko ditu.

Larunbat arratsaldean Domusa Teknik ISBk Ibaizabalen aurka jokatuko duen partida ikustera joateko autobusa antolatu dute. Doakoa izango da, eta interesa duten zaleek gaur izango dute izena emateko azken eguna. 

Lehiaren egunean autobusa 17:00etan aterako da Azpeitiko anbulatorioaren aurreko geltokitik, eta ondoren Azkoitian egingo du geldialdia, Julio Urkijoko geltokian, hain zuzen. Bertatik Galdakaorako bideari ekingo diote, Domusa Teknik ISB taldea animatzeko. 

Hori horrela, autobusean izena emateko 688 65 71 19 telefonora idatzi beharko da. Partida ikusteko helduen sarrerak sei euro balioko ditu; 9-14urte bitarteko umeenak hiru euro, eta hortik beherakoentzat doan izango da. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide