Goi Erdi Aroko baskoien historiaz aritu da Iñaki Lopez Luzuriaga Azoka Plazan

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 16a, 10:30

Entzuleak, hizlaria eta antolatzaileak atzo, Iñaki Lopez Luzuriagaren hitzaldia hastear zela. (Mailo Oiarzabal)

Akitania-Baskoniaren eta franko-karolingioen erresumaren arteko harremanak eta gatazkak hizpide izan zituen historialariak atzo, Urolako Napar Zuzterrak taldeak antolatutako hitzaldian.

Goi Erdi Aroko mendeetako hainbat gertaera ilunetik argitara ateratzeko saiakeran, garai hartako baskoien historiaz idatzi izan du, besteak beste, Iñaki Lopez Luzuriaga historialariak. Atzo, bere Euskaldunak eta karolingiar iraultza; Akitania eta Baskonian liburua oinarri hartuta, Akitania-Baskonia eta franko karolingioen erresuma izeneko hitzaldia eman zuen Lopez Luzuriagak Azpeitian, Urolako Napar Zuzterrak taldeak antolatuta. Hogeitik gora lagun elkartu ziren Azoka Plazako lehen solairuko aretoan, "baskoien garai ilun" hartaz gehiago jakiteko gogoz.

Azaroko azken asterako beste hitzaldi bat antolatu dute Urolako Napar Zuzterrakekoek, hura euskararen historiarekin lotutakoa: K. a. III. mendeko Beltine eta K. o. III. mendeko Beleian, 600 urte bitartea, eskuera hizpide. Paulo Arrieta izango da hizlaria hilaren 29an, 19:00etan, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan.

Iñaki Lopez Luzuriaga, atzoko hitzaldian. (Mailo Oiarzabal)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide