Haurtzaroan jolasak duen garrantziaz saioa antolatu dute azaroaren 23rako

Nerea Uranga 2023ko aza. 16a, 11:48

Haur bat jolasean.

Jolasaren garrantzia haurtzaroan izenburuko hitzaldia antolatu dute, eta gurasoen haurren jolasean izan beharreko rolaz ere arituko dira. Hitzaldira joateko aurrez izena eman behar da.

Haurtzaroan jolasak duen garrantziaz eta gurasoek haurren jolasean izan beharreko rolaz hitzaldia antolatu dute azaroaren 23rako, Jauzika elkarteak eta Azpeitiko Udalak. 18:00etan izango da saioa, Basazabal jauregian. Hitzaldira joateko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute lotura honetan.

Hitzaldiaren antolatzaileek aurreratu dutenez, jolasaren bueltan hainbat gai landuko dituzte: "Alde batetik, haurren komunikatzeko moduetako bat jolasa dela kontuan hartuz, haien bizitzetan zer leku izan behar duen azalduko da. Bestetik, haurren egunerokotasunean jolasa zergatik den hain garrantzitsua kontatuko da. Gainera, gurasoek haurren jolasean izan beharreko rolaz arituko dira hizlariak".

Hitzaldiak irauten duen bitartean haurren zaintza zerbitzua egongo da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide