Gari Garaialderen '...eta bidean Irun. Begirada bat bidean doazen emakumeei' erakusketa, ikusgai

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 16a, 11:53

Gari Garaialderen erakusketa, atzo arratsaldean. (Mailo Oiarzabal)

Foru Ibilbideko udal aretoan ikus daitezke argazki kazetariak Bidasoako mugara iristen diren migratzaileei ateratako argazkiak. Igandera arte egongo da zabalik erakusketa.

...eta bidean Irun. Begirada bat bidean doazen emakumeei argazki erakusketa kusgai dago aste honetan Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan.

Gari Garaialde argazki kazetariak Bidasoako mugara iristen diren migratzaileei ateratako argazkiek osatzen duten erakusketa igandera bitartean –azaroak 19– ikus daiteke Azpeitian, astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara.

(M. Oiarzabal)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide