Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak Talco eta Añube taldeen kontzerturako sarrerak

Erredakzioa 2023ko aza. 16a, 15:34

Talco eta Añube taldeen kontzertua 21:00etan hasiko da zapatuan, Sanagustin Kulturgunean. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Larunbatean, azaroak 18, Talco eta Añube taldeek kontzertua eskainiko dute Sanagustin Kulturgunean, 21:00etan hasita. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu emanaldi horretarako bazkideen artean. Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Izaskun Uzin eta Josu Sarasua bazkideek irabazi dituzte zapatuko kontzertua zuzenean ikusteko bina sarrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide