Loiolako jubilatuen egunean 23 auzotar elkartu dira

Nerea Uranga 2023ko aza. 16a, 16:43

Joan den larunbateko Loiolako jubilatuen bazkaria. (Loiolatxo elkartea)

Joan den zapatuan egin zuten auzoko jubilatuen bazkaria, Loiolatxo elkartean. Azpeitiko Udalaren ordezkariek ere parte hartu zuten.

Joan den zapatuan Loiolako jubilatuen bazkaria egin zuten, Loiolatxo elkartean. Era horretan, pandemia aurretik egin ohi zuten urteroko hitzordua berreskuratu dute. Loiolako 23 jubilatu bildu ziren Loiolatxo elkarteak emandako bazkarian. Azpeitiko Udaleko bi ordezkari ere izan ziren ospakizunean, Ander Larrañaga eta Joanes Amenabar zinegotziak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide