Zozketa

Jon Plazaolaren bakarrizketarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko aza. 20a, 11:03

Igandean 19:00etan eskainiko du bakarrizketa Jon Plazaolak Soreasu antzokian. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean.

Jon Plazaola aurkezle eta aktoreak Tu-tum, Platz! bakarrizketa eskainiko du igandean, azaroak 26, Soreasu antzokian, 19:00etan. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide