Kontzertu banarekin ospatuko dute Santa Zezilia eguna musika eskolak eta bandak

Nerea Uranga 2023ko aza. 20a, 16:00

Azpeitiko Udal Musika Banda.

Azaroaren 22an musika jaialdia eskainiko dute Juan Antxieta musika eskolakoek Sanagustin kulturgunean. Udal Musika Bandak, berriz, zapatuan joko du musikarien eguneko kontzertua, toki berean.

Musikarien eguna ospatzeko ekitaldiak prest dituzte Juan Antxieta musika eskolakoek eta Azpeitiko Udal Musika Bandakoek. Santa Zezilia egunean bertan, azaroaren 22an, musika jaialdia eskainiko dute Juan Antxieta musika eskolako ikasleek eta irakasleek, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

Azpeitiko Musika Bandak ere Sanagustin kulturgunean ospatuko du musikarien eguna, baina azaroaren 25ean, zapatuan. 12:30ean hasita Santa Zezilia kontzertua joko dute. Honako piezak interpretatuko dituzte bandako musikariek: March Shinning road, Ryo Kiuchi; Mazurca, Kei Misawa; Ali Babaren kondaira (Ezkutuko altxorra; Desertuko ipuinak; eta 40 lapurrak), Appermont -Van Baelen; Exultante, Samuel R. Hazo; Jigs, herrikoia, Carlos Marques-en moldaketa; eta New sounds in disco!, Naohiro Iwai-ren moldaketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide