Leok'k taldearen kontzertua eta 'Euskal Rockaren Sorrera' filma, ostiralean

Intza Trula 2023ko aza. 27a, 09:00

Leok'k taldea. (Luis Llavori)

Zestoako Leok´k Musika Kultur Elkarteak antolatu ditu ikus-entzunezkoaren proiekzioa eta kontzertua. Soreasun izango dira biak, 20:30etik aurrera. 

Zestoako Leok'k Musika Kultur Elkarteak antolatuta ikus-entzunezko proiekzioa eta kontzertua izango dira ostiralean Soreasu antzokian, 20:30etik aurrera. 

Alde batetik, Euskal Rockaren Sorrera filma ikusteko aukera egongo da; eskualdeko rockaren lehen urteetan protagonista izan ziren eta gaur egun ahaztuta dauden taldeei aitortza egingo zaie, orduko rockaren mugimendu kulturala oroituz. Bestetik, 1968an Zestoan eratutako Leok'k rock taldea izango da oholtza gainean eta iaz ateratako Bizirik hala ere albuma aurkeztuko dute bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide