Itsasi Eguna ospatuko dute larunbatean

Intza Trula 2023ko aza. 20a, 13:35

2022ko Itsasi Eguneko irudia. (Mailo Oiarzabal)

Urtero legez, Itsasi Euskal Kultur Taldeak Itsasi Eguna ospatzeko dantza ikuskizunak eta bazkaria antolatu ditu larunbaterako. Antolatzaileek taldekide ohi guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. 

Itsasi Kultur Taldeak Itsasi Eguna ospatuko du larunbat honetan, hilaren 25ean. Urtero egin ohi duten moduan dantza ikuskizunak izango dira goizean zehar, eta eguna amaitzeko bazkaria egingo dute.

Hain zuzen, 11:00etan taldeko dantzari txikiak Frontoi Txikin elkartuko dira, eta hortik abiatuta, Alde Zaharrean hainbat dantza ikuskizun eskainiko dituzte 11:30etik aurrera; hala nola Perez Arregi plazan, Plaza Txikian, Olazko Amaren plazan eta enparantza nagusian. Jarraian, taldeko kideak zein kide ohiak bazkarirako elkartuko dira.

Antolatzaileek azaldu dute larunbatean eguraldiak laguntzen ez badu dantza ekitaldia Frontoi Txikin eskainiko dutela. Halaber, Itsasiko kideek taldekide ohi guztiak gonbidatu eta animatu dituzte bertan parte hartzera: izena emateko Itsasiko kideren batekin hitz egin edo itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide