Irudhitzen lehiaketa

Irudhitzen lehiaketara testuak bidaltzeko epea azaroaren 27ra arte luzatu dute

Erredakzioa 2023ko aza. 20a, 16:25

Julen Galarragak Irudhitzen lehiaketara aurkeztutako irudia. (Julen Galarraga)

Atzo amaitzen zen VII. Irudhitzen lehiaketaren testuen atalean parte hartzeko epea baina datorren astelehenera arte luzatzea erabaki dute. Julen Galarraga, Leire Larrañaga, Unax Larrañaga, Alazne Zinkunegi, Erik Aznal, Miren Mendizabal eta Kris Fernandez herritarrek aurkeztutako irudiei jarri behar zaizkie hitzak aurten.

Irudhitzen lehiaketara testuak bidaltzeko epea datorren astelehenera, azaroaren 27ra, luzatu dute. Hain zuzen, Uztarria Komunikazio Taldeak zazpigarrenez antolatu du ekimena, azpeitiarren irudimena eta sormena lantzeko helburuarekin. 2024. urteko egutegia osatzeko asmoz, zortzi herritarren argazkiak bildu ditu; orain horien horiei hitzak jartzeko unea da. 

Parte hartzaileek Julen Galarraga, Leire Larrañaga, Unax Larrañaga, Alazne Zinkunegi, Erik Aznal, Miren Mendizabal eta Kris Fernandez azpeitiarren irudiei jarri beharko dizkiete hitzak. Ipuin laburrak, narrazioak, bertsoak, olerkiak, esaldiak, hitz-jokoak... aurkez daitezke testuen lehiaketara. Honako lotura honetan ikus daitezke 2023ko egutegirako aukeratutako argazkiak. Irabazleak 150 euroko saria jasoko du.

Honakoak hauek dira testu lehiaketaren oinarriak:

  • Pertsona bakoitzak gehienez bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak.
  • Argazkia oinarri, norberak erabakiko du zertaz idatzi: argazkiaz, horren gainean egindako hausnarketaz, irudiak eragiten dionaz, sentiarazten dionaz, horren inguruan pentsatzen duenaz...
  • Gehienez 100 hitzeko testuak izan behar dute.
  • Aipatu egin behar da zein argazkiri jarri zaizkion hitzak.
  • Azaroaren 27a izango da testuak bidaltzeko azken eguna, irudhitzen@gmail.com helbidean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide