Zerrendak osatuta, martxan da Kirol Sarietarako bozketa fasea

Maialen Etxaniz 2023ko aza. 21a, 17:26

2022ko Kirol Sarietako ekitaldiko irudia. (Nerea Uranga)

Kirol taldeek nahiz herritarrek egindako proposamenekin osatu dituzte hautagaien zerrendak, eta igandera arte eman daiteke botoa, kiroldegian nahiz email bidez.

Azpeitiko Udalak ireki du aurtengo Kirol Sarietarako botoa emateko epea. Abenduaren 16an banatuko dituzte aurtengo Kirol Sariak, Sanagustinen egingo duten ekitaldian. Urtero bezala, hiru kategoriatan banatuko dituzte sariak: Urteko Kirolaria gizonezkoetan, Urteko Kirolaria emakumeetan eta Urteko Boluntarioa. Botoa emateko ontzi bana dago kiroldegian eta igerilekuan, eta posta bidez ere eman daiteke boza, kirolak@azpeitia.eus helbidera idatzita. 

Honako hauek dira aurtengo hautagaiak:

Urteko Kirolaria (gizonezkoak):

1. Andoitz Garmendia, karatean (Azpeitiko Karate Elkartea)
2. Jokin Artetxe, esku-pilotan (Ilunpe Pilota Elkartea)
3. Mikel Olaizola, saskibaloian (Iraurgi Saskibaloi Taldea)
4. Jari Arellano, futbolean (Ikasberri Kirol Elkartea)
5. Miguel Angel Gomez, xakean (Xaputarrak Xake Taldea)
6. Enaitz Odria, skatean (Arauntza Riders Kirol Elkartea)
7. Aratz Odriozola, igeriketan (Izarraitz Igeri Elkartea)
8. Ibai Angulo, mendi lasterketetan (Lagun Onak MB)
9. Erik Leon, judoan, (Kodaore Judo Elkartea)
10. Manex Beristain eta Manex Cortes, arrantzan.
11. Jakes Aranbarri, futbolean (Lagun Onak F.T.)
12. Jon Irulegi, txirrindularitzan (Lagun Onak T.E.)
13. Joxe Labaka, automobilismoan (Lagun-artea Eskuderia)

Urteko Kirolaria (emakumeak):

1. Maria Otaegi, saskibaloian (Iraurgi S.B.)
2. Elene Viles, futbolean (Lagun Onak F.T.)
3. Zumaiako Telmo Nesken Taldea, aurraunean
4. Maren Uria eta Ane Sorazu, gimnasia erritmikoan (Loretoki Gimnastika)
5. Janire Carmona, judoan (Kodaore)
6. Eneritz Aramendi, atletismoan (Xeye Atletismo Taldea)
7. Uxue Etxeberria, igeriketan (Izarraitz Igeri Elkartea)

Urteko Boluntarioa:

1. Christian Murillo (Azpeitiko Karate Taldea)
2. Jexux Larrañaga (Iraurgi Saskibaloi Taldea)
3. Dani Garcia (Ikasberri Kirol Elkartea)
4. Alejandro Monasterio (Xaputarrak Xake Taldea)
5. Amets Amubieta (Arauntza Riders)
6. Alex Etxeberria (Izarraitz Igeri Elkartea)
7. Valentin Odriozola (Lagun Onak F.T.)
8. Jose Antonio Araneta (Lagun-artea Eskuderia)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide