A30 greba feminista orokorra

Azaroaren 30eko greba feminista orokorreko Azpeitiko egitaraua, prest

Maialen Etxaniz 2023ko aza. 22a, 11:08

Grebara dei egiteko eskualde mailako ekitaldia, Zumaian. (Jabi Gonzalez Toston).

Mobilizazioa ez ezik, haurrentzako tailerra, bazkaria eta bingo musikatua antolatu dituzte. Arratsaldean, eskualde mailako manifestazioa egingo dute Zumaian, eta hara joango dira Azpeititik. Bazkarian parte hartzeko txartelak aurrez eskuratu beharko dira Emakumeen Txokoan edo azaroaren 25eko elkarretaratzean. 

Mugimendu feministaren Azpeitiko greba batzordeko kideek prest dute azaroaren 30erako deitu duten greba feminista orokorrerako egitaraua. Dagoeneko plazaratu dituzte protesta egunean egingo dituzten ekintzen eta mobilizazioen xehetasunak. Besteak beste, haurrentzako girotze tailerrak, mobilizazioa, bazkaria eta bingo musikatua egingo dituzte, zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarri. Ekintza guztiak mistoak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.  

Greba eguneko bazkarian parte hartzeko txartelak aurrez eskuratu beharko dira Emakumeen Txokoan edo emakumeenganako indarkeriaren aurkako azaroaren 25eko elkarretaratzean, plazan.

Azaroaren 30erako egitaraua, osorik: 

  • 10:30: Haurrentzako girotze tailerra, Sanjuandegiko Txiki Txoko ludotekan. 
  • 11:30: Mobilizazioa, Txiki Txoko ludotekatik abiatuta. 
  • 13:30: Bazkaria eta bingo musikatua, Azoka Plazan. 
  • 17:15: Zumaiako manifestaziora joateko hitzordua, plazan. 
  • 18:00: Eskualde mailako manifestazioa, Zumaian. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide