Sanagustin kulturgunea gainezka, Juan Antxieta musika eskolakoen emanaldian

Intza Trula 2023ko aza. 23a, 10:05

Atzo, Santa Zezilia Egunaren harira, emanaldia eskaini zuten Juan Antxieta musika eskolako kideek Sanagustin kulturgunean. Giro ederra sortu zen musikarien eta ikusleen artean.

Santa Zezilia Eguna, musikarien eguna, izan zen atzo, eta hori aitzaki hartuta Juan Antxieta musika eskolako kideek emanaldia eskaini zuten Sanagustin kulturgunean.

Goraino bete zuten haur, gazte eta helduek kulturgunea, eta giro ederra sortu zuten musika eskolakoek eskaini zituzten abestiekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide