Azpeitiko Musika Bandak entsegu irekia egingo du gaur iluntzean

Intza Trula 2023ko aza. 23a, 11:45

Azpeitiko Udal Musika Banda. (Kulturaz)

Santa Zezilia Eguna ospatzeko emanaldia eskainiko du Azpeitiko Musika Bandak larunbat eguerdian. Gaur, 21:00etan, Sanagustin kulturgunean, kontzertua prestatzeko ezohiko entsegua egitea erabaki dute, herritarrentzat irekia izango dena.

Santa Zezilia egunaren bueltako kontzertua prestatzeko Azpeitiko Musika Bandak egun batez alde batera utziko du ohiko entsegu lekua, eta Sanagustinen egingo dute, herritarrentzat irekia. 21:00etan hasiko da entsegua. 

Musikarien egunean, azaroaren 22an, Juan Antxieta musika eskolako kideak igo ziren oholtza gainera; larunbatean, aldiz, Azpeitiko Musika Bandaren txanda izango da: 12:30ean hasita Santa Zezilia kontzertua joko dute Sanagustin kulturgunean eta honako piezak interpretatuko dituzte: March Shinning road, Ryo Kiuchi; Mazurca, Kei Misawa; Ali Babaren kondaira (Ezkutuko altxorra; Desertuko ipuinak; eta 40 lapurrak), Appermont -Van Baelen; Exultante, Samuel R. Hazo; Jigs, herrikoia, Carlos Marques-en moldaketa; eta New sounds in disco!, Naohiro Iwai-ren moldaketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide