Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatuko dituzte gaur arratsaldean

Intza Trula 2023ko aza. 24a, 08:30

Joan den hileko euskal presoen aldeko elkarretaratzea. (Aitziber Arzallus)

Azaroko azken ostirala izanik, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu du Azpeitiko Sarek.

Hileko azken ostirala da gaur, eta ohikoa den moduan euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkartuko dira, Azpeitiko Sarek deitutako elkarretaratzean. Gainontzeko hilabeteetan bezala 19:00etan bilduko dira, Azpeitiko plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide