Azpeitian grabatuko duten Altxa Komedia bakarrizketa saio berrirako publiko bila dabiltza. EITBrako ekoitzitako lana da, eta Sanagustin kulturgunean grabatuko da saio berria, bi egunetan; abenduaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, eta, 13an, 17:00etatik 20:30era.
18 eta 45 urte bitarteko herritarrak behar dituzte, bi egun horietan publiko modura jarduteko. Parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan eman dezakete izena.
Honakoak izango dira bakarrizketatzaileak: Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, Ana Goitia, Eñaut Zuazo, Nerea Arriola, Julen Portillo, Ion Mtz Txiki, Mirari Martiarena, Iker Plazaola, Maria Blanco eta Esti Curiel.