Bihar, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izango da. Hori dela eta, "indarkeria matxistari antolakuntzaz aurre egitearen garrantzia" aldarrikatzeko hitzaldia eta elkarretaratzea egin ditu gaur eguerdian Azpeitiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak. 10:30ean, hitzaldia eskaini dute Azoka Plazako aretoan, eta jendez lepo bete da solasaldiaren gunea. Ondoren, 11:30ean, elkarretaratzea egin dute herriko plazan, Indarkeria matxistaren aurrean, emakume langileon antolakuntza aldarri.