Kantu Jira taldekoek ere ospatu dute Santa Zezilia Eguna

Intza Trula 2023ko aza. 24a, 13:52

Trikiti eta panderoak atera zituzten atzo Nuarben Kantu Jirako kideek Santa Zezilia eguna ospatzeko. Eguna amaitzeko afaria ere egin zuten. 

Santa Zezilia Eguna ospatu zuten atzo Kantu Jira taldekoek ere. Hori horrela, Nuarben elkartu ziren kide mordoa, musikaz eta dantzaz gozatzeko asmoz. Halaber, eguna borobiltzeko afaria egin zuten herriko elkartean, eta tarte bikaina igaro zuten panderoek eta trikitiek girotuta.

Juan Antxieta musika eskolako kideek aldiz, asteazkenean eskaini zuten emanaldia. Goraino bete zen Sanagustin kulturgunea, musikariek prestatuta zituzten abestiak entzuteko.

Amaitzeko, bihar, Azpeitiko Musika Bandaren txanda izango da: 12:30ean hasiko dute Santa Zezilia kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide