Dena prest, Udazkeneko II. Klasikarako

Maialen Etxaniz 2023ko aza. 25a, 10:42

62 auto gidarik parte hartuko dute 11:00etan hasiko den Azpeitiko Udazkeneko II. Klasikan. Egun osoan zehar, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat errepidetan barrena ibili ondoren, 19:00ak aurretik izango dira epaitegi plazako helmugan. 

Dena prest dute Lagun Artea eskuderiak antolatutako Azpeitiko Udazkeneko II. Klasika jokatzeko. Ohi bezala, goizean zehar epaitegi aurreko plazatxoan elkartu dira proban parte hartuko duten lagunak eta bestelako autozaleak. Prestaketa lanak amaituta, 11:00etan irtengo dira udazkeneko klasikan parte hartuko duten 62 autoak.

Banan-banan irtengo dute auto klasikoek, minutu erdiko aldearekin, eta Azurkitik Mendarora joango dira aurrena, gero handik Ondarroa, Mendexa eta Bolibar igaroko dituzte. Ondoren, berriro Gipuzkoako lurretan sartuko dira Arratetik (Eibar) igaroz, eta handik Elgoibarrera hartuz. Azkaratetik hartuko dute Azpeitira bidea, 19:00ak aurretik parte hartzaile guztiak Azpeitira iristeko.

Parte hartuko duten auto gidari gehienak Gipuzkoakoak dira, baina badira tartean Arabakoak eta Bizkaikoak ere. Autorik zaharrena, 1970. urteko Porsche 911T-a Jose Antonio Aranetak gidatuko du, June Amenabar kopilotu dela.

Bi horiez gainera, Lagun Artea eskuderiako gidari eta kopilotu ugari izango dira biharko klasikaren parte hartzaileen artean: David Carrero-Jose Ramon Porta (R5 Copa Turbo), Josu Araneta-Jon Iturri (Porsche 911), Joxe Labaka-Xuban Labaka (Citroen Visa GTI), Ion Araneta-Jon Araneta (Mercedes 190E 2.3 16 V), Iokin Agirre-Arantzazu Araneta (BMW 325i), Aitor Salegi-Ioritz Garmendia (Toyota Celica), Iñaki Orbegozo-Iosu Olazabal (Peugeot 504ti), Rafael Arrieta-Andone Rey (Mazda MX5), Jesus Lizaso-Juan Joxe Aranburu (Simca 1200), Nekane Arrizabalaga-Josetxo Mendizabal (VW Golf GTI 16V), Mikel Urkiola-Juan Urkiola (Renault Alpine A-110), Josemari Urkiola-Mariñe Urkiola (R5 GT Turbo), Aingeru Castro-Alaitz Urkiola (Ford Escort RS Turbo), Ricardo Barcelona-Joseba Mendizabal (Porsche 911), Javier Mugarza-Jose Luis Mugarza (Simca 1000 Rallye), Iñigo Etxaniz-Izaskun Gorrotxategi ( Opel Kadett GSI), Ander Lopetegi-Juan Luis Lopetegi (BMW E30) eta Joxe Felix Zubizarreta-Oier Zubizarreta (BMW 318).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide