Hileko azken ostiralarekin, euskal presoen eskubideen alde elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek

Aitziber Arzallus 2023ko aza. 25a, 11:40

Atzo arratsaldean plazan egin zuten elkarretaratzea. (Aitziber Arzallus)

Konponbiderako giltzak. Gotzon gurekin zioen pankartaren atzean jarrita, euskal presoen eskubideak aldarrikatu zituzten plazan bildu ziren herritarrek, hilero egiten duten moduan.

Hilero azken ostiraletan egin duten bezala, atzo ere, Azpeitiko Sareren deiari erantzunez, dozenaka lagun bildu ziren 19:00etan plazan, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Konponbiderako giltzak. Gotzon gurekin zioen pankartaren atzean orduerdiko elkarretaratzea egin zuten hara bertaratutakoak.

Konponbiderako Giltzak kanpainaren barruan, datozen asteetan eta Gabonen bueltan hainbat jarduera antolatzekoak dira herrian, eta horiei adi egoteko eta horietan parte hartzeko deia egin zuten Sareko kideek duela aste batzuk egindako agerraldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide