Kontzertu jendetsua, Santa Zezilia eguna ospatzeko

Unax LarraƱaga 2023ko aza. 25a, 17:45

Azaroaren 22an izan zen Santa Zezilia eguna, musikarien ospakizun nagusia. Egunean bertan Juan Antxieta musika eskolakoek egin zuten emanaldia, eta gaur Udal Musika Bandaren txanda izan da. Jende ugari bildu da Sanagustin Kulturgunean.

Santa Zezilia eguneko kontzertua eskaini dute gaur eguerdian Azpeitiko Udal Musika Bandako kideek. Sanagustin Kulturgunean zuten hitzordua, 12:30ean, eta jende ugari bertaratu da jo dituzten piezak entzutera.

Honako piezak interpretatu dituzte bandakoek gaurko kontzertuan: March Shinning road, Ryo Kiuchi; Mazurca, Kei Misawa; Ali Babaren kondaira (Ezkutuko altxorra; Desertuko ipuinak; eta 40 lapurrak), Appermont -Van Baelen; Exultante, Samuel R. Hazo; Jigs, herrikoia, Carlos Marques-en moldaketa; eta New sounds in disco!, Naohiro Iwai-ren moldaketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide