San Andres festen barruan, Azkoitiko Herri Lasterketaren XVIII. edizioa jokatu zuten atzo arratsaldean, eta parte hartu zuten 350 korrikalarietatik azkarrena Aitor Mimenza Azpeitiko bizilaguna izan zen. Erabateko nagusitasunez irabazi zuen lasterketa, hamar kilometroko ibilbidea 30 minutu eta 35 segundoko denboran eginda.
Gainera, podiumeko beste hainbat koska ere azpeitiarrek bete zituzten. Emakumeetan, bigarren helmugaratu zen Eneritz Aramanedi, 37 minutu eta 57 segundoko denborarekin; eta gizonetan, Julen Azpiazuk hirugarren egin zuen, ibilbidea 32 minutu eta 35 segundoan bukatuta.