Zozketa

Leok'k taldearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa 2023ko aza. 27a, 11:37

Ostiralean, 20:30ean hasiko da kontzertua, Soreasu antzokian. Uztarriako bazkideek asteazkeneko 12:00etara arteko epea dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko.

Ostiralean, abenduak 1, Leok'k taldeak kontzertua eskainiko du Soreasu antzokian. Uztarria Gukak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Duela 55 urte, 1968an hain zuzen, Zestoan eratutako Leok'k rock musika taldeak, iaz plazaratutako Bizirik hala ere bere bosgarren albuma aurkeztuko du.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek asteazkeneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 51 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide