Zozketa

Uztarria Gukak 'Go!azen 10.0' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu

Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 11:56

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarria Gukak bazkideen artean 19:00etako saiorako. Parte hartu nahi dutenek ostiraleko 12:00etara arteko epea dute.

Go!azen 10.0 ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian, abenduaren 2an. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak antolatuta, bi emanaldi eskainiko dituzte ETB1eko telesaileko protagonistek: 17:00etan taularatuko dute ikuskizuna lehen aldiz, eta 19:00etan bigarren aldiz. Uztarria Gukak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bazkideen artean 19:00etako emanaldirako.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek ostiraleko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide