Serigrafia landuko dute Grafiaz Betea egitasmoaren hirugarren saioan

Intza Trula 2023ko aza. 27a, 16:30

(Kulturaz)

Etzi, asteazkena, izango da Grafiaz Betea egitasmoaren hirugarren saioa, Alaitz Alberdiren gidaritzapean. Ohikoa den moduan Dinamoa sormen gunean egingo dute, 18:00etan. 

Asteazkenean izango du jarraipena Kulturaz kooperatibak antolatutako Grafiaz Betea egitasmoak, serigrafia saioarekin. Hirugarren esperientzia grafikoa Alaitz Alberdi artista azpeitiarrak gidatuko du, eta bere lanak ezagutu eta serigrafia munduan izandako esperientziak ere partekatuko ditu.

Ohi bezala, Dinamoa sormen gunean izango da tailerra, 18:00etan. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete honako lotura honetan. 

Irudiak sortzeko erabiltzen diren grafiak ezagutzera ematea da Grafiaz Betea egitasmoaren helburua, eta aurten bigarren edizioa antolatu du Kulturaz kooperatibak. Irailean egin zuten bigarren aldiko lehen saioa, eta bertan Stencil teknika landu zuten, Patxi Juaristiren eskutik. Bigarrena, berriz, urriaren 26an izan zen, eta animazioa landu zuten Izibene Oñederrarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide