Ez zaitez biltzen utzi esperientzia egin zuten atzo, igandea, Azpeitiko nahiz gainerako Ekoetxeetan. Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen bueltan antolatutako egitasmo berezia da Ez zaitez biltzen utzi esperientzia, eta helburu izan du hondakinak nola murriztu eta modu jasangarriagoan nola erabili pentsaraztea. Horretan jardun zuten atzoko saioan hainbat herritarrek. Hondakinei eta objektuak berrerabiliz, askotariko probak egin zituzten 10:00etatik 12:45era.
(Argazkiak: Ekoetxea)