Sokamuturra berreskuratuko dute Landetako San Eloi jaietan

Nerea Uranga 2023ko aza. 28a, 16:34

Iazko saneloietako irudi bat. (Ihintza Elustondo)

Ostegunetik igandera bitartean ospatuko dituzte Landeta auzoko festak. Antolatzaileek azaldu dutenez, "44 urteren ondoren bueltan da zezena" San Eloi jaietan. Sokamuturraz gainera, mus txapelketa, auzo bazkaria eta afaria, erromeria nahiz herri kiroletako saioa prestatu dituzte auzoko festetarako.

Ostegunetik iluntzetik jai arratsaldera bitarteko egitaraua prestatu dute Landetan San Eloi jaiak ospatzeko. Aurten, gainera, sokamuturra antolatu dute festen antolatzaileek, "44 urteren ondoren bueltan da zezena" iragarri dute. Sokamuturra larunbat arratsaldean izango da Landetan, eta Albara ganadutegiko zezenak aterako dituzte.

Zezenaz gainera, mus txapelketa, auzotarren afaria eta bazkaria, ardi txakurren erakusketa, erromeria eta herri kiroletako hainbat marka saiakera antolatu dituzte saneloietarako.

Egitaraua:

  • Azaroak 30, osteguna.
    - 21:30. Mus txapelketa, Mendizabal erretegian. Bikoteko 20 eiuro ordaindu beharko dira, eta izen ematea 20:30ean zabalduko dute.

  • Abenduak 1, ostirala. San Eloi eguna.
    - 14:30. Auzo bazkaria, Mendizabal erretegian.
    - Arratsaldean, triki poteoa.

  • Abenduak 2, larunbata.
    - 12:30. Ardi txakurren erakustaldia.
    - 16:30. Sokamuturra. Albara ganadutegia.
    - 18:30. Auzo triki poteoa.
    - 21:00. Auzo afaria. Txartelak salgai daude Mendizabal erretegian.
    - Ondoren, erromeria Hitzeder, Montte eta Aizpurutxo trikitilariekin.

  • Abenduak 3, igandea.
    - 12:00. Umeentzat poniak. Lopene ganadutegia.
    - Goiz guztian zehar, Eneko Arbeo eta Attola trikitilariak.
    - 13:00. Herri kirolak. Aizkoran elkarren kontra txanda librean ariko dira Otaño-Xuban Kañamares, Larrañaga-Mendizabal eta Patxi Mindegia-Txikia IV.a. Harri jasotzen marka saiakerak egingo dituzte Jon Unanue Goenatxo III.ak 220 kiloko harriarekin, Xabier Aranburu Guztak 230 kiloko harriarekin eta Olaia Esnaolak 100 kiloko zilindro zaharrarekin. Ondoren, motozerrarekin erakustaldia izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide