DBH1etik gorako ikasleak dituzten hamar guraso elkartu dira arratsaldean Gaztelekuko hezitzaileekin Azoka Plazan, nerabeen eta nerabezaroaren inguruan hitz egiteko. Hezitzaileek azaldu duten moduan, "gurasoen beharrak jasotzeko" antolatu dute bilkura: "Batzuek entzuteko beharra daukate, beste batzuek, aldiz, kontatzeko".
Adin ezberdinetako nerabeak dituzten gurasoak elkartu dira solasaldian, eta gaiaren inguruko kezkak eta bizipenak partekatzeko baliatu dute tartea. Hezitzaileen esanetan, "bilkurak espazio eroso bat" izan daitezen nahi dute, "norberak dituen zalantzak eta esperientziak lasai plazaratzeko". Aurreratu dute, halaber, beharren arabera gai ezberdinak landuko dituztela datozen saioetan.
LH4, 5 eta 6ko ikasleen gurasoei zuzendutako saioa ere egingo dute datorren astean ludoteketako hezitzaileekin. Abenduaren 4an, (astelehena) izango da, 18:00etan, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Bilerara joateko aurrez izena emateko aukera jarri du udalak, lotura honetan. Ez da ezinbestekoa izango aurrez izena ematea.