Zozketa

Uztarria Gukak zozkatu ditu Leok'k taldearen kontzerturako sarrerak

Erredakzioa 2023ko aza. 29a, 16:06

Ostiralean, 20:30ean hasiko da kontzertua, Soreasu antzokian. Uztarria Gukak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Ostiralean, abenduak 1, Leok'k taldeak kontzertua eskainiko du Soreasu antzokian. Duela 55 urte, 1968an hain zuzen, Zestoan eratutako Leok'k rock musika taldeak, iaz plazaratutako Bizirik hala ere bere bosgarren albuma aurkeztuko du, eta Uztarria Gukak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Arroxa Borda eta Luis Sanjuan bazkideek irabazi dituzte zapatuko antzezlana zuzenean ikusteko bina sarrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide