A30 greba feminista orokorra

Piketeak eta errepide mozketak grebaren lehen orduetan

Aitziber Arzallus

Piketeak ibili dira industrialdeetan eta kalean, lanean ari diren negozioak itxi nahian. Hedabide honek jakin duenez, Ertzaintzak lagun bat identifikatu du.

Azaroaren 30a da, greba eguna Euskal Herrian, eta Azpeitian ere eragina nabaria da goizean goizetik. Piketeak ibili dira industrialdeetan eta baita kalean ere, ateak zabalik dituzten negozioak itxi nahian, eta herrira sartzeko errepideak ere moztu dituzte une batzuetan.

Ertzaintza piketeak gertutik jarraitzen ari da, eta hedabidez honek jakin duenez, oraingoz lagun bat identifikatu dute Sanjuandegiko saltoki baten parean.

Dena dela, enpresa eta kaleko negozio dezente lanean ari dira egunaren lehen orduetan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide