Ludoteketako eta Gaztelekuko Gabonetako ekintzetan izena emateko epea zabaldu dute

Nerea Uranga 2023ko abe. 1a, 11:09

Gabonetako ekintzetako irudi bat.

Abenduaren 26tik 29ra antolatu ditu ekintzak udaleko Gazteria Sailak. Ludoteketako ekintzak HH5etik LH6ra artekoentzako izango dira, eta Gaztelekukoak DBH1etik aurrerakoentzako.

Udal Gazteria Sailak Gabon ekintzak antolatu ditu aurten ere, bai ludoteketatik eta baita Gaztelekutik ere. Lau egunetan egingo dituzte ekintzak, abenduaren 26tik 29ra artean, egunero.

Ludoteketatik goiz ekintzak eta egun pasa bat antolatu dituzte, eta ekintzetan parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko dira. Izen ematea online egitea lehenetsi dute, baina Gazte Informazio Bulegoan ere eman ahal izango da ekintzetarako izena. Izena emateko epea abenduaren 5ean bukatuko da.

  • Ludoteketakoentzat Gabonetako ekintza bereziak honakoak dira:
    -Abenduak 26, asteartea. 10:00etatik 13:00etara ezagutza jolasak egingo dituzte HH5etik LH2ra artekoek eta LH3tik LH6ra artekoek.
    - Abenduak 27, asteazkena. 10:00etatik 13:00etara, Jolasez jolas ekintza egingo dute HH5etik LH2ra artekoek eta Mugi gaitezen ekintza LH3tik LH6ra artekoek.
    - Abenduak 28, osteguna. 10:00etatik 17:30era, egun pasa egingo dute. HH5etik LH2ra artekoak Tximiparkera joango dira eta LH3tik LH6ra artekoak, berriz, Bizkaia Parkera.
    - Abenduak 29, ostirala. 10:00etatik 13:00etara, Mugi gaitezen ekintza egingo dute HH5etik LH2ra artekoek, eta Jolasean goza LH3tik LH6ra artekoek.

Gaztelekutik ere hainbat ekintza antolatu dituzte, baina Txuri Urdinerako irteerarako eman beharko da aurrez izena, 15 euro ordainduta. Txuri Urdinerako irteera abenduaren 26an egingo dute 10:00etatik 14:30era artean. Irteeran parte hartzeko izena abenduaren 16a baino lehen egin behar da, honako loturan. Gainontzeko ekintzak doan izango dira.

  • Gaztelekuentzako Gabonetako ekintzak honakoak dira:
    - Abenduak 26, asteartea. Txuri Urdinera irteera, 10:00etatik 14:30era.
    - Abenduak 27, asteazkena. Solasaldia kirolariekin, 17:30etik 19:30era.
    - Abenduak 28, osteguna. Gaztelekuan pelikula, 17:30etik 19:00etara.
    - Abenduak 29, ostirala. Tarta txapelketa, 10:00etatik 13:00etara.

Izena emateko formularioak eta bestelako informazioa ikastetxeen bidez jasoko dute gurasoek. Zalantzaren bat duenak 943-15 71 61 edo 943-15 71 60 telefonoetara deitu dezake edota mezu bat idatzi gazteria@azpeitia.eus edo gib@azpeitia.eus helbide elektronikoetara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide