Urtero moduan, Txapelen omenezko bertso saioa antolatu du Erniarraitz bertsozale elkarteak. Abenduaren 20an izango da, 22:00etan hasita, Soreasu antzokian.
Kantuan Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oier Etxeberria, Julene Iturbe, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina bertsolariak ariko dira. Bertsotarako gaiak jartzen Haritz Etxeberria Ministro ariko da.
Bertso saiorako sarrerak salgai jarri ditu Erniarraitz bertsozale elkarteak, 10 eurotan. Sarrerak honako loturan eros daitezke.