80 pertsona inguru elkartu dira Domusa Teknik 40 MLKren bigarren entrenamenduan

Intza Trula 2023ko abe. 2a, 12:20

Domusa Teknik 40 MLKren bigarren entrenamendu saioko irteera, gaur goizean. (Alberto Beloki)

Domusa Teknik 40 MLK lasterketa prestatzeko emakumeei zuzendutako bigarren entrenamendua egin dute gaur goizean Azpeitian. Ainara Urrutia atxabaltarrak zuzendu du irteera, eta ia 80 pertsona elkartu dira.

Domusa Teknik 40 MLK lasterketa prestatzeko emakumeei zuzendutako bigarren entrenamenduan 80 korrikalari inguruk hartu dute parte. Euriak ez ditu gelditu, eta 07:30ean abiatu dira Azpeitiko Plazatik, Ainara Urrutia atxabaltarrak gidatuta.

Azpeititik hasi eta Errezilerainoko ibilbidea egin dute; 15,5 kilometro guztira. Antolatzaileen esanetan, "mugarria" izan da entrenamendua: "Marka guztiak hautsi ditugu, ia 80 pertsonako taldea osatu dugu, gehienak emakumezkoak". Horrez aparte, eguraldia kaskarra bazen ere, ibilbidea arazorik gabe egin dutela gaineratu dute.

Behin entrenamendua amaituta eta dutxatuta, solasaldia eta hamaiketakoa egin dituzte Borondegi tabernan. Datorren entrenamenduko data ere zehaztu dute: urtarrilaren 13an izango da, hain zuzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide