Jostarratz egitasmoaren lehen saioa egin zuten joan den ostiralean, Hi selfie! jolasarekin. Udaleko Gazteria Sailak, herriko ludotekekin eta Bertan merkatari elkartearekin elkarlanean antolatu zuten saioa, eta hogei bat haurrek eta hainbat helduk parte hartu zuten saioan. Ludotekako hezitzaileek proposatutako argazkiak ateratzen jardun zuten herriko hainbat dendatan.