Atzo, abenduak 3, Euskararen Eguna izan zen, eta egun horren harira, Uztarria Gukak Euskaraldiko produktu sorta zozkatu du. Zozketan parte hartzeko galdera bati erantzun behar zitzaion: Zein da zure aitona-amonei entzun izan diezun hitzik politena? Bazkide ugarik parte hartu dute zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Ainhoa Gesalaga izan da irabazlea. Gesalagak gaur jaso du saria.